Social Icons

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Azkeneko Hausnarketa

Bloga ixteko momentua heldu da. Egia esan, nire bide teknofilo hau laburra geratuz zait, lauhileko hau Practicum I egitearen ondorioz motzagoa delako. Hala ere, uste dut asko ikasi dudala, bai hezkuntzari, bai informatikari dagokionez. Gainera uste dut hasieran neure buruari proposatutako helburuak bete ditudala:

  • Taldean sinergia egon dadin lagundu. Uste dut klasean aktiboki parte hartzen saiatu naizela, nire iritzia emanez ahal nuenean eta gainerako taldeek euren lana azaltzean adi egoten. Era berean, talde handian ez ezik, nire taldean ere inplikatu naizela uste dut, neure eginbeharrekoa betez eta taldekideak lagunduz. Halaber, esan beharra dut pena eman didala jende gehienak ikaskuntza gurpiletan gehiago inplikatu ez izanak, eta eskoletara joan ez izana, uste dudalako aukera polita zela iritzi ezberdinak azaleratzeko.
  • Maieutika deritzon metodologia ezagutu eta honetan lan egiten ikasi. Asko gustatu zait klasean jarraitu dugun metodologia eta eroso sentitu naiz, gutxi gorabehera norberak nahi duena ikastea ahalbidetzen duelako, hau da, nire zalantzetan eta ezagutzen ez nituen gauzetan oinarrituz, aurrera eraman dut nire ikaskuntza prozesua. Hala ere, uste dut ikaskide gehienak ez dutela metodologia honen funtsa oinarritu, hau jarraitzeko barne ekimena izan behar dugu eta. Klasean saio teorikoak oso teorikoak izan direla entzun badut ere, ni ez nago batere ados. Izan ere, bakoitzak nahi zuen bidea jarraitu zezakeen aurkezpena egiteko, bloga eraikitzeko, testuak lantzeko... eta horrek IKTekin asko trasteatzeko aukera ematen du. Orobat, ez nioke zentzua aurkituko klasean programa espezifiko batzuk lantzeari, azken finean, Internetek ematen dituen aukerak oso azkar zaharkituta geratzen direlako. Hortaz, uste dut hobe dela gure kabuz programa ezberdinak ezagutaraztea eta hauek erabiltzen ikastea.
  • IKTen beldur ez izan. Hasi baino lehen, eskerrak eman nahiko nizkieke bideo-tutorialak egiten dituzten pertsonei eta Youtuben jartzen dituztenei. Izan ere, eurengatik izango ez balitz, ez nuke ezta ikasi dudanaren erdia ere ikasiko. Hau esanda, ordenagailuekin lortu dudan abileziak txundituta utzi nau, hasiera batean ez bainekien ezta "html" bat zer zen. Azkenean, blogarekin eta site-rekin gogo handiz ibiltzea lortu dut, pixka bat teknofilo bihurtu naiz!

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
Blogger Templates