Social Icons

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

3. Saioa

3. Saioa - 2014ko urriaren 30a

Saio honen hasieran hurrengo bideoa ikusi dugu. Bideoa Maria Acasok egin du, Madrilgo unibertsitate Complutensearenaren Arte Ederren fakultateko irakasleak, hain zuzen.

 Ikus dezakezuenez, hezkuntzaren ikuskera disruptiboak aipatzen dira, irakasleok kontuan hartu behar ditugun hurrengo bost proposamenen bidez.

1. BOTEREA: Ikasgeletan sistema autoritariotik sistema demokratikora igaro beharra dugu. Horretarako, bi figuretan oinarritu behar gara: "ez irakaslea" (esplizituki botereari uko egin behar dio) eta "ez-ikaslea"(esplizituki boterea onartu behar du. Halaber, garrantzitsua da irakasleek taldeetan lan egitea. 
2. IKUSEZINA: Era automatikoan lan egiteri uztean eta era erreflexibo batean lan egiten ekitean datza. Horretarako pedagogia ikusezinak aztertzea ezin bestekoa da, gure norabide-mailekin batera. Halaber, gure "ez irakaslearen" identitatearen gainean hausnartu behar dugu: nortzuk gara irakasle bezala? zein da gure espazioa? nolakoa da gure diskurtsoa?
3. ESPAZIOA ETA DENBORA: Espazio eta denbora zurrunekin apurtu eta hauek biak malgutu behar ditugu. Espazioari dagokionez, janaria eta musika erabili, hormak pertsonalizatu, altzairuak aldatu... behar ditugu eta denborari dagokionez, berriz, teknologia berriak erabiltzea, ikasgelatik ateratzea eta liburuak erabiltzea.
4. INFORMAZIOA: Informazio itxiaren koadroa utzi eta informazio irekiaren koadrora igaro behar dugu. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasgelatik kanpo dauden gauzak eta ikasleen interesakoak direnak ikasgelan lantzea, esaterako, musika, bideo-artea, sare-emailak, argazkiak....
5. EZAGUTZA: Ikaslea hartzaile izatetik, ekoizle izatera igaro behar du. Horretarako, proiektuen bidezko metodologiak erabili behar dira.


Hau guztia aipatuz, hurrengoa da bideotik atera dudan ondoriorik garrantzitsuena:



Sarrera honen ondoren, berriz ere "Zeruak arrazoiak ditu eta lurrak aberastasunak" dinamika egin dugu, Alaitzek ikaskuntza prozesuei buruzko testu bat irakurtzen zuen bitartean.

Dinamika egin ostean, Ikaskuntza Gurpiletan lan egingo dugun taldeetan banatu gara eta ikasgelak sekulako nahas-pila sortu da. Gehienok ez genuen ulertzen zer egin behar genuen, non zeuden landu baharreko testuak, egunerokoa formatu digitalean egin behar genuenetz... Nire ustez, anabasa hau, azkeneko asteko grebagatik izan da, bertan azaldu baitzuten metodologia honen nondik norakoak, ebaluazioa... Hainbeste zalantza izan ditut, non konturatu naizen gaurko eginbeharrekoa ez dudala bete: eskolara testuak irakurrita eta notak aterata eraman, taldean eztabaidatzeko. Hala ere, azkenean hurrengo konklusioak atera ditut garbi:
  • Bloga portfolioa egiteko euskarria da.
  • Landu beharreko gaia "Gaitasun Mapa" da.
  • Aurkezpena azaroaren 20an egin behar dugu.
  • Lanaren prozesu guztia dokumentatzaileekin partekatu beharra dugu.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
Blogger Templates