Social Icons

2014(e)ko urria 24, ostirala

2. Saioa - 2014ko urriaren 23a

2. Saioa - 2014ko urriaren 23a

Saio honetan greba egitea erabaki dut, beraz, ez naiz eskolan egon. Hala ere, espazio xume hau erabili nahiko nuke LOMCEren aurkako greba honetan zergatik parte hartu dudan azaltzeko.

Lege hau erreakzionariotzat hartzen dut, kontuan harturik frankismo garaiko hezkuntza sistemako ezaugarri batzuk berreskuratu nahi dituelako, erlijioa eta sexu banaketa besteak beste.

Beste alde batetik, PPren ideologia ere islatuta agertzen da, neoliberalismoan eta kontserbadurismoan oinarritzen dena. Hau da; alde batetik, politika ekonomiko deserregulatzaileak eta pribatizatzaileak bultzatzen ditu (sistema kapitalista laguntzen dutenak). Eta bestetik, ohiturak, sistema patriarkala, erlijioa, familia tradizionala, autoritatea, zentralismoa, etab. babesten dituzte. 

Hona hemen lege honetan aurki ditzakegun ideologiaren erakusle batzuk:
1.      Merkantilismoa: Hezkuntza-sistema merkatu-ekonomiaren zerbitzura jartzen du, pertsonen prestakuntzari baino, errendimendu ekonomikoari lehentasuna ematen dion heinean.
2.   Indibidualismoa eta klasismoa: prestakuntza norbere sustapenera dago bideratuta. Ibilbide desberdinak (talentuaren arabera) hartzen dituen hezkuntza-egitura bat garatzea nahi dute. Hori lortzeko, ibilbide bereiziak antolatu eta ikasleak etengabeko errebaliden emaitzen arabera banandu nahi dituzte.
3.     Uniformizatzea eta zentralizatzea: Ikasgaien helburuak eta oinarriak beraiek kontrolatzean, erkidego guztiak berdina ikasiko dute eta froga berdinak izango dituzte, horrela autonomi erkidegoen arteko ezberdintasuak murriztuko dituzte.
4.  Autoritarismoa: Eskola-komunitateko gainerako kideek erabakiak hartzeko eskubidea mugatu egiten da, gainera, ikastetxeen autonomiaren ustezko garapena zuzendaritzari ahalmen handiagoa ematera mugatzen da.
5.   Lehiakortasuna: Etengabeko ebaluazioak eginez eta ikastetxeen rankinga antolatuz (elitismoa edota eskola-gethoak bultzatuz).
6.    Bereizkuntza: Eskatutako profilarekin bat ez datozen ikasleak kanporatzeko bideak sortzen dira.
7.  Sexismoa: Testu osoak maskulinoan (profesores, directores, alumnos eta padres) bakarrik erabili ez ezik, hezkuntza ez sexistaren inguruko aipamen oro ezabatu da. Gainera, sexu-bereizketa egiten dituzten zdiru publikoarekin finantziatuko dira.
8.      Pribatizazioa: Irakaskuntzaren pribatizazioa bultzatzen du, esaterako, administrazioak behar beste plaza publiko eskaintzeko derrigorrezkotasuna desagerraraziz.
9.      Doktrinamendua: Katolizismoari mesede eginez erlijioa (edo balore sozialak eta kulturalak) irakasgai derrigorrezkoa izango da eta ebaluatu egingo da. Era berean, artea eta etikarekin erlazionaturiko irakasgaien desargepenak, ikasleen pertsonalitatearen garapena saihesten dute, ideologia nagusiaren barruan sarraraztea eta honen betierekotasuna ziurtatzen dituztelarik.
 
Nik neuk, behintzat, ez dut horrelako hezkuntza sistema baimendu nahi. Eta zuk?

http://www.eldiario.es/vinetas/LOMCE-making-of_10_189081091.html -tik berreskuratua. 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina

 
Blogger Templates